2017ko azaroaren 2an eta 3an
Kursaal, Donostia
Informatika ikasketen
40. urteurrena Espainiako unibertsitateetan 

CODDII elkarteko urteko asanblada orokorrean

Informatika-Ingeniaritzak 40 urte

2017-2018 ikasturtean informatika-ikasketa ofizialen 40. urteurrena ospatzen dugu unibertsitatean. Bizitzaz betetako 40 urte izan dira, lanbide berri bat finkatu dugu, informatika-ingeniaritzarena, iraultza sozial, industrial eta ekonomiko baten protagonista eztabaidaezina dena, digitalizazioa ekarri diguna. Aldaketa hau gauzatu duten profesionalak unibertsitateko gure eskaintza honetatik sortutakoak dira. Horregatik antolatzen dugu ekitaldi hau, 40 urte horiek ematen duten heldutasunari gorazarre egiteko, lanbide honek erronka hori arrakastaz gainditu duelako.

Informatika-Ingeniaritzako Dekano eta Zuzendarien Konferentziak (CODDII),   unibertsitateko hezkuntza mailan informatika lantzen duten aktore nagusien izenean, enpresetako eta lanbideko ordezkari nabarmenekin lankidetzan, mugarri historiko hau ospatu nahi du oroitzapen-ekitaldi batekin aurten Donostian ospatzen den bere urteko Batzar Nagusiaren markoan. Ospakizun honetan  parte hartzeko  gonbidatzen zaitugu akademiaren, enpresaren eta lanbidearen eskutik.

Sorrera eta eboluzioa

1965tik informatikazko irakasgaiak unibertsitateko zenbait titulaziotan  sartu baziren ere (Zientzia Fisikoak, Matematikak, Empresa-Ikasketak eta zenbait ingeniaritzak), edo "Kalkulu Automatikoa"-ren moduko espezialitateak azaldu baziren ere, 1969ko hasieran izan zen egiazko mugarria Informatika Institutua sortu izan zenean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren mendekoa, Informatikazko irakaskuntza ofiziala emateko (554/69 dekretua).

Hala ere, Informatikazko unibertsitate-ikasketa ofizial osoak 1976an hasi ziren Espainian, martxoaren 4ko 593/76 dekretuan Espainiako estatuan sortzen dira lehen Informatika-Fakultateak Madrileko eta Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoetan (UPM eta UPC) eta Valladolideko Unibertsitatean, azken honen egoitza Donostian zegoen eta laster Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) parte izango zen. Horrela, otsailaren 26ko 327/76 dekretuak Informatika-ikasketei buruz ezarri zuena betetzen zen estatuko hezkuntza-sistemaren barruan; Informatikako Lizentziaturak sortzen ziren hori irakasteko espreski sortu ziren hiru informatika fakultateetan. 1977-1978 ikasturtetik aurrera ikasketa-planak onartu ziren eta lizentziaturak abiarazi, orain haren 40. urteurrena ospatzen duten hiru zentro aitzindari haietan hasieran, eta gero, arian arian, estatuko gainerakoetan. 1976an bertan, Deustuko Informatika Eskola zena kanonikoki onartua izan zen Informatika Fakultate moduan, eta geroago 1979an aintzatespen ofiziala lortu zuen.

Ondoren, 1990an informatikako lizentziaturak Informatika-Ingeniaritzak bihurtu ziren (1459/1990 dekretua), eta guztiz homologatuta geratu ziren 1994an (1954/1994 dekretua). Azkenean, 2007an ingeniaritzek bide eman zieten gaur egungo Gradu eta Masterrei (1393/2007 dekretua) Europako unibertsitate-sistemak elkartzeko asmoarekin, Europako Goi-Mailako Hezkuntza-Espazioa  eraikitzeko prozesuaren markoan.

Hori guztia dela eta, CODDII-k aurten ikasketa hauen eta lanbidearen heldutasuna ospatzen du, zentroek eurek beren aldetik antolatzen ari diren oroitzapenezko ekitaldiak osatzeko asmoz.

Agenda

40. urteurrenaren ekitaldia

Kursaaleko kubo txikian

18:30 Ekitaldiaren hasiera ematea, Nekane Balluerka Lasa andrearen eskutik, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore Magnifikoa, eta Ernesto Pimentel Sanchez, CODDIIko lehendaria.
18:40 Hitzaldi akademikoa "Informatikaren irakaskuntza unibertsitarioaren lau hamarkadetako kronika pertsonala: lorpenak eta erronkak". María Felisa Verdejo Maillo andrea (UNED)
19:10 Enpresen mahai-ingurua "Informatika hurrengo 40 urtetan". Fernando Acevedo Frías jauna (Accenture), D. Ignacio Bernal (BBVA), Gonzalo Díe Socías (Microsoft), D. Tomás Iriondo Astigarraga (Cluster GAIA). Moderatzailea Eduardo Vendrell Vidal jauna (EHU).
20:00 Hitzaldi teknologikoa "Neurketa kuantikoa: mugalde berria" Ariadna Font Llitjós andrea (IBM Research).
20:30 Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Energia, Turismo eta Agenda Digitala Ministerioei aitortza eta esker ona ematea.
20:40 Kultur ekitaldia "Dantza jauziak, kukai taldearen eskutik"
21:00
21:30 Afaria (gonbidapenarekin)

(NI NEU jatetxea, Kursaal)

CODDII elkarteko Asanblada Orokorra

10:00 CODDII elkarteko urteko Asanblada Orokorra

Informatika Fakultatean, Ada Lovelace aretoan. Ingeniaritza Informatikako dekano eta zuzendarien Konferentziak estatu osoan dituen 70 kide batzen ditu

14:00 Bazkaria

(CODDII-ko kideentzat, Kukuarri jatetxean, Hotel NH Arantzazu)

Hizlariak

Hitzaldi akademikoa

María Felisa Verdejo Maillo

UNEDeko irakasle katedraduna. Espainiako Informatikako Sari Nazionala eta ECCAI Fellow

Enpresen Mahai-ingurua

Fernando Acevedo Frías

Managing Director Technology Consulting Lead. Financial Services Iberia (Spain, Portugal, Israel) at Accenture

Ignacio Bernal

BBVAko Zuzendari Globala Arkitektura eta Berrikuntza Teknologikoan

Gonzalo Díe Socías

Sektore publikoko zuzendaria eta Microsoft España-ko Zuzendaritza Batzordeko kidea

Tomás Iriondo Astigarraga

Zuzendari Orokorra. GAIA, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea

Eduardo Vendrell Vidal

moderador Errektoreordea Ikasketak, Kalitatea eta Egiaztatzea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

Teknologia hitzaldia

Ariadna Font Llitjós

Director, AI Challenges and IBM Q Experiences at IBM Research, Nueva York, EEUU

Non izango da?

40. urteurreneko ekitaldi nagusia Kursaal-eko kubo txikiko
ganbara-aretoan izango da, Donostian

«Hondoa jotako bi arroka»
Horrela definitu zituen Rafael Moneo arkitektoak
Urumea ibai ahorako diseinatutako kubo zeharrargiak

Babesleak

Platinum

Laguntzaileak

ANTOLATZAILEAK

Izen-ematea eta harremana

Azaroaren 2ko Kursaaleko ekitaldi honetan parte hartzeko interesa izanez gero,
honako formularioaren bidez eman behar duzu izena

Afaria ez dago sartuta honetan, inbitazio-bidez bakarrik antolatuko da

Harremana